2008/12/11

EGUNGO HEZKUNTZA EREDUAREN ORDU BANAKETAREN HAUSNASKETA

Gaur egungo hezkuntza eredua, ikasgaien ordu kopuruei dagokienean, oso desorekatua dago. Ikasgai batzuei beste batzuei baino garrantzi handiagoa ematen baitzaie. Hortaz lau ikasgaiek hartuko dute euskarri nagusia; euskara, gaztelera, matematika eta ingelera. Horiek izango dira ikasgai garrantzitsuenak. Besteak berriz osagarri bezala geldituko dira.

Guk guztiz aldatuko genuke hezkuntza eredu hau, ikasgaien ordu banaketa justuagoa proposatuz. Hierarkizazio gutxiago duen eredu berri bat alegia. Zientzia edo eta hizkuntzen arloari ematen zaion balioa, gizarte zientzia, arte edo musika sormenari ere emanaz. Tutoretzari ere ordubete bakar bat eskaintzea gutxi iruditzen zaigu. klaseko arazo, ekarpen eta dena delakoa lantzeko beste ordu bete behintzat gehituz, indartuko genuke ikasgaia.

Jakin badakigu, gaur egungo heziketa ereduan aldaketa hauek, ikuspegi ezberdinak, eta konfrontazioa ekarriko luketela. Ez ditugu ikasgai hauek goraipatu nahi, baina ikasgai hauek besteak bezain garrantzitsuak direla azpimarratu nahi dugu. Hizkuntzak eta zientziak bezain garrantzitsuak direla gizarte zientziak, artea edo eta musika sorkuntza. Hizkuntz eta zenbakiak menperatzeaz gainera, kritikoak izaten, pentsatzen, ideiak sortzen eta gauzatzen ikasi behar delako.

Espainiako Hezkuntza Sistemen konparaketa

Taula jaitsi hemen

ARIKETAREN DESKRIBAPENA

Ariketa honetan Espainiak izan dituen azken lau hezkuntza legeen ezaugarri nagusiak analizatu ditugu.

Horretarako eskolan bertan emandako apunteak erabili ditugu, baina baita ere interneten bilatu ahal izan dugun informazioa. Hau erabilita, bi taula egin ditugu, elkarren osagarriak. Lehenengoan lege bakoitzaren ezaugarri bereizgarrienak azaldu ditugu. Bigarrenean, ostera, lege bakoitzak hezkuntza sistemaren ildo curricularrak nola antolatzen zituen erakutsi dugu, hezkuntzaren etapa desberdinak banaduz.

Hezkuntza sistemen taula konparatzailea Google doc-en sortu genuen, gero OppenOffice-ko testu prozesatzailera pasatu genuen eta programa horren bidez Google Docs-era igo genuen PDF bat sortu genuen, hemen eskuragarri daukazuena. Beraz, software libre honek daukan beste onura bat gehiago deskubritu dugu (PDFak sortzea), Microsoft Word-ek (guk dakigula) ez daukana.

Ariketa honetan izan ditugun arazo nagusiak azken bi legeen ulermenarenak izan dira. LGE eta LOGSEren artean dauden aldaketak erraz ulertzen dira, hezkuntza ikuspegi berriak ezartzen baitira bigarrenean. Baina azken bi legeetan matizak dira nagusi, adibidez erlijioaren, hiritartasunerako hezkuntzaren edo etorkinen eta dibertsitate kulturalaren tratamentuaren inguruan. Eta kasu konkretu batzuetan kostatu egin zaigu azken bi legeek hezkuntza etapa bakoitzeko "itinerarioak" nola antolatzen dituzten ulertzea.

Zerbait aldatu da...

AURKEZPENA



ARIKETAREN DESKRIBAPENA

Ariketa honetan Manuel Area Moreiraren "Problemas y retos educativos ante las tecnologías digitales en la sociedad de la información" testuaren ulermen eta laburpen ariketa bat egin genuen, eta ondorioak aurkezpen batean bildu genituen. Aurkezpen hori sarrera honetan bertan ikus dezakezue.

Ariketa honetan prozedura hau erabili dugu:
- Taldekide bakoitzak testua bere aldetik irakurri zuen.
- Ondoren testua banatu eta bakoitzak beronen atal bat laburtu behra izan zuen.
- Laburpenak aurkezpenera pasatu eta denon artean errepasatu genituen.

Ariketa honetan izan ditugun gorabeheretatik honakoak dira azpimarragarrienak:
- Kide bakoitzak laburtzeko eta laburpen hori aurkezteko modu desberdinak ditugula konturatu gara.
- Horren inguruko eztabaida izan genuen eta konturatu ginen aurkezpenaren formatuak berak asko baldintzatzen duela aurkezpen eredua. Hau da, alperrik da teknologia audiobisualak erabiltzea gero idatzizko formatura mugatzen bagara.
- Hala ere, aurkezpen hau bere horretan mantendu dugu, desberdintasun horiek argi ikus daitezen eta hausnarketarako baliagarri izan daitezen.

2008/12/05

Kaixo lagunok!

Sarrera honen bidez Software librearen inguruan zerbait esan gura dugu.

Bideo honetan software librearen sortzaileak oso ondo azaltzen du zer den software librea eta zeintzuk onura ekar diezazkiokeen irakaskuntzari:



Guk gehiago ere esango genuke gai honen inguruan (Stallmanen baimenarekin!). Programa batek atzean sortzaile batzuk dauzka. Programa enpresa pribatu baten lizentzia itxian egina bada (Copyright) berarekin darama ez bakarrik enpresa horrekiko lotura ekonomikoa, baita enpreseren beraren oinarri ideologikoak ere, sarritan konpetibitateari-eta lotuak.

Ikastetxe batek balore desberdin batzuk erakutsi nahi baditu, egokia litzateke ikastetxe horrek bere neurrirako softwarea eraikitzea. Eta, zergatik ez, ikasleei eurei ere softwarea euren nahi eta asmoen arabera manipulatzen irakats beharko litzaieke. Eta horretarako ezinbestekoa da software librearen erabilpena.

Hona hemen software librearen adibide batzuk (guk geuk erabiltzen ditugunak):

Openoffice, Microsoft office ordezkatzeko programa potentea:
http://eu.openoffice.org/


Firefox, interneten nabigatzeko:
http://www.librezale.org/mozilla/firefox/

Thunderbird, posta jaso eta bidaltzeko, Outlook-en antzera, baina bertsio librean:
http://www.librezale.org/mozilla/firefox/

Zuen gustokoa izango delakoan,

Artefilohistoko lagunak.

----

Azken aktualizazioak:

Softaware librearen eta hezkuntzaren inguruko informazio gehiago hemen:
http://wiki.gleducar.org.ar/wiki/Razones_para_usar_software_libre_en_educaci%C3%B3n

Eta orain Software librea, umorezko bertsioan:



2008/10/30

ARIKETA: KLASE BATEN PLANGINTZA

KLASE BATEN PLANGINTZA TESTU HONEN ARABERA:
ETXAGUE, Xabier (koord.) (2004), Didaktika orokorra, Donostia, Erein

Ariketa honetan ondokoa egin genuen: Bakoitzak norberak ikasitakoaren araberako klase bat prestatu indibidualki (nahi zutenek bazeukaten taldeka eztabaidatzerik). Behin norbere klasea prestatuta, ondoko taldekideekin eztabaidatu genuen egindakoa, denon artean jarduerak koordinatzeko.

Guk ariketa hau taldeka egin genuen. Ez zen erraza izan ikasketa desberdinetakoak ginelako eta bakoitzak bere plangintza mota zeukalako, bere ikas bizitzan zehar ikusi duenaren araberakoa. Izan ere, Arte Ederretako, Filosofiako edota Historiako klase bat ematea oso desberdina baita, lehenengoak praktikotasun gehiago eskaintzen baitu, beste biek baino. Arte Ederretakoak korto bat grabatzea proposatu zuen bitartean, Filosofia eta Historiakoak klase teoriko bat prestatzeari ekin zioten.

Sortu zitzaizkigun zalantzen artean, aipatzekoa da ebaluazioren inguruan izan genuena. Hau da, nola baloratu lan praktiko baten balio osoa, ez bakarrik kontzeptuen barneratzea, baita orijinaltasuna, egindako esfortzua edota irakasgaian emandako aurrerapausoak. Zalantza hau beste batekin lotua dago, ez baikenekien zenbat ikastordu planifikatu behar genituen.

AURKEZPENA

Kaixo klasekideok.

Gu, Jone Iriarte, Ibai Muñiz eta Edurne Pisador gara, Filosofian, Historian eta Arte Ederretan lizentziatuak, hurrenez hurren.

Argazkirik ez dugunez, hau da gure autoerretratua:








Azken uneko berriak:

Artista gonbidatu berri bat daukagu taldean,

Olaia Zapirain