2008/10/30

ARIKETA: KLASE BATEN PLANGINTZA

KLASE BATEN PLANGINTZA TESTU HONEN ARABERA:
ETXAGUE, Xabier (koord.) (2004), Didaktika orokorra, Donostia, Erein

Ariketa honetan ondokoa egin genuen: Bakoitzak norberak ikasitakoaren araberako klase bat prestatu indibidualki (nahi zutenek bazeukaten taldeka eztabaidatzerik). Behin norbere klasea prestatuta, ondoko taldekideekin eztabaidatu genuen egindakoa, denon artean jarduerak koordinatzeko.

Guk ariketa hau taldeka egin genuen. Ez zen erraza izan ikasketa desberdinetakoak ginelako eta bakoitzak bere plangintza mota zeukalako, bere ikas bizitzan zehar ikusi duenaren araberakoa. Izan ere, Arte Ederretako, Filosofiako edota Historiako klase bat ematea oso desberdina baita, lehenengoak praktikotasun gehiago eskaintzen baitu, beste biek baino. Arte Ederretakoak korto bat grabatzea proposatu zuen bitartean, Filosofia eta Historiakoak klase teoriko bat prestatzeari ekin zioten.

Sortu zitzaizkigun zalantzen artean, aipatzekoa da ebaluazioren inguruan izan genuena. Hau da, nola baloratu lan praktiko baten balio osoa, ez bakarrik kontzeptuen barneratzea, baita orijinaltasuna, egindako esfortzua edota irakasgaian emandako aurrerapausoak. Zalantza hau beste batekin lotua dago, ez baikenekien zenbat ikastordu planifikatu behar genituen.

1 comentario:

Lorea dijo...

Kaixo hirukote! Jaso nizuen lanaren inguruan hainbat ohar egin nahi dizkizuet.
1.- Kontzeptuak ikus-entzunezko lengoaiaren elementuak izango lirateke eta prozeduretan aditz infinitiboak erabiltzen saiatu: grabatu, muntaia egin, etab. Bide batez jarrerak oso ondo zehaztu dituzue.
2.- Metodologian jarraitu beharreko pausuak ederki zehaztu dituzue, baina pausu horiek justifikatzea falta da, hau da, arrazonatzea zergatik egingo duzuen horrela.
3.- Ebaluaketari dagokionez jarri dituzuen irizpide horiek nola ebaluatu zehaztu behar duzue.
Oharrak lagungarri izango direlakoan. Jarraitu horrela lanean!